jueves, 7 de diciembre de 2017
jueves, 23 de noviembre de 2017
jueves, 25 de mayo de 2017
LH3.MAILAKO IKASLEAK ETA ALAINE AGIRRE
Ikasturte honetan zehar irakurri ditugun liburuen egileetako batekin elkartzeko aukera izan genuen LH3.mailako ikasleok atzo arratsaldean Udal Liburutegian.
Irakurritako liburuen inguruan ("Hau ez da Zoo bat "eta "Txokolatezkoa izan nahi nuke"), bertako pertsonaia edota gertaera desberdinen inguruan hitzegiten aritu ginen eta genituen zalantza asko argitu zizkigun Alaine Agirrek.
Gela bakoitzak egindako lanak eta liburuak sinatu zizkigun.
Argazkiak ateratzeko aukera ere izan genuen.
Eskerrik asko Alaine, segi horrelako liburu zoragarriak idazten!!!
martes, 28 de marzo de 2017
Inauteriak 2017
Berandu baina ziur!!!! Ez pentsa ahastuta ditugula inauteriak, baina azken aldian lanez lepo ibili gara eta argazkiak aparkatuta izan ditugu orain arte.
Ederto ibili ginen eta izugarrizko lana egin zuten familiek hain traje dotoreak prestatzeko.
Aupa zuek!!!!
lunes, 20 de febrero de 2017
LH3.MAILAKO IKASLEEN ERREZETA LIBURUA
Kaixo denoi;
LH3. mailako ikasleek Informatika Txokoan idatzitako errezetekin bilduma bat egin dugu.
Errezeta guztiak bildu ondoren egindako liburuska aurkezten dizuegu oraingo honetan.
Aukeratu gustuko dituzuenak eta animatu etxekoekin hauek prestatzera.
ON EGIN!!
jueves, 26 de enero de 2017
LH2 INFORMATIKA TXOKOA
2016-2017 ikasturtean Informatika Txokoan ikasleei ateratako argazki batzuk ikusgai!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)