martes, 20 de diciembre de 2016

Iñigo Agirre gure artean.

           IÑIGO AGIRRERI ELKARRIZKETA.
(Elorrio eskola)

Kaixo lagunok!
Bagaude berriro hemen.Baina oraingo honetan ez gatoz bakarrik. Izan ere aste honetan Iñigo Agirre Kerexeta historiagilearen bisita izan dugu eskolan. Iñigo historiagilea izateaz gain gure ikaskide baten aitita ere bada. Guk aukera hori aprobetxatu dugu gure herriari buruzko istorio dibertigarriak ezagutzeko. Izan ere historia bere ahotik irtetzen denean ipuin liluragarri bihurtzen da. Hiru gelak elkartu ginen eta ordu erdiz aritu ginen berarekin elkarrizketan. Badakigu audioa ez dela bat ere ona baina jende asko izan ginen, inork ez zuelako aukera hori galdu izan nahi. 
Elkarrizketa osotik bi tartetxo atera ditugu.
1. Bere ilobaren aurkezpena.
2. Zergatik daude hainbeste jauregi Elorrion?

Mila esker Iñigo. Betiko moduan plazer handi bat da gure artean izatea!





Etorri nahi duzun guztietan! Beti izango gaituzu zu entzuteko prest!.

viernes, 14 de octubre de 2016

ATXARRERA IRTENALDIA.

Urriaren 11n hirugarren eta laugarren mailakoak Atxarrera joan ginen. 
Egun ederra pasatzeko aukera izan genuen, izan ere gauza pila bat egin genituen.
Hasieran malda gogorra igon behar izan genuen, baina gora ailegatzean eta Atxarreko tontorretik begiratzean esfortzuak saria izan zuela argi izan genuen. Zein ederra urdaibai!
Gero Akordan hamaiketakoa egin ostean Lagako hondartzara jeitsi ginen. Han ere bazkaltzeko eta hondartzan jolasteko aukera izan genuen.

Egunaparta benetan ere!!!